Txotx denboraldiaren irekiera ofiziala Astigarragako Bereziartua sagardotegian.
Urtarrilaren 14an aurkeztuko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2014ko uztaren ezaugarriak txotxdenboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berriadastatzen hasteko ekitaldian. Aurten, Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru LOREAKfilmeko protagonistak izango dira txotx bolada berriari hasiera emango diotenak.
Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak,Sagardoetxea Museoan eguerdiko 12:00etan ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.
Urtero bezala, hogeitabigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo dute LOREAK filmeko protagonistek lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.