Aurtengo lehen txotxa, BERRIAlagunen konpainian

Giro ederrean igaro zuten atzo BERRIAlagunek lehen sagardotegi bazkaria. Ekaitzari aurre eginez, garaiz eta gogotsu ailegatu ziren BERRIAlagunak Oialume Zar sagardotegira, aurtengo lehen txotxa egunkariaren komunitateko kideekin egiteko asmoz. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 60 bat BERRIAlagun bildu ziren Onintza Enbeita eta Julio Soto bertsolariek girotutako bazkarian.

Otorduak aukera eman zuen, besteak beste, BERRIA proiektua babesten duten horiek bertatik bertara ezagutzeko eta hari buruz jarduteko. Enbeita eta Sotoren bazkalosteko bertsoek ginga jarri zioten ospakizunari.

BERRIAlagunak dira, iragarleekin batera, BERRIA proiektuaren sostengu nagusi eta ezinbestekoa, eta urtea haien ekarpena aitortuz eta eskertuz hasi nahi izan du euskarazko egunkariak. Aurten, gainera, egunkariak, iaz hasi zuen bideari jarraituz, zerbitzu eta abantaila berriak jarriko ditu esklusiboki BERRIAlagunen eskura. Horrez gain, hainbat esperientzia partekatzeko aukera berriak izango dituzte BERRIAlagunek 2017an.


Nabarmena/ Destacado
Azkenak/ Ultimos
Artxiboa/ Archivo
Jarrai gaitzazu / Síguenos
  • Twitter Basic Square

Laister gure web orrian Oialume Zar-eko sagardoa erosteko aukera izango duzu/

Muy pronto podrás comprar la sidra de Oialume Zar desde nuestra web

Jarrai gaitzazu /

Síguenos en: 

  • Icono social Instagram
  • Twitter App Icon

© 2015 Oialume Zar. Todos los derechos reservados.