Aurtengo lehen txotxa, BERRIAlagunen konpainian
Giro ederrean igaro zuten atzo BERRIAlagunek lehen sagardotegi bazkaria. Ekaitzari aurre eginez, garaiz eta gogotsu ailegatu ziren BERRIAlagunak Oialume Zar sagardotegira, aurtengo lehen txotxa egunkariaren komunitateko kideekin egiteko asmoz. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 60 bat BERRIAlagun bildu ziren Onintza Enbeita eta Julio Soto bertsolariek girotutako bazkarian. Otorduak aukera eman zuen, besteak beste, BERRIA proiektua babesten duten horiek bertatik bertara e